Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo belarritik
honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 2,2 zentimetro (7/8 hazbete) (RH-125) edo 1,5 zentimetro (5/8 hazbete)
(RM-653). Soinean eraman ditzakezun zorro babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa
gorputzetik aurrez aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak
beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak transmisioa
amaitu arte.
Produktu- eta segurtasun-informazioa 13
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak edo
beste biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.